XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rayuela-ko ikasleen jerga, pedanteria libreskoa, hitz-jokoak, Cronopios-etako Intelektualismoa, El perseguidor-eko xehetasun itogarria, Bestiario-ko freskotasun neurtua....

Aipagarritzat jo dugun bigarren alderdia, Cortázar-ek gizonaren limite-egoerak erabiltzeko agertzen duen maisutasuna zenez, esan dezagun Kafka-ri zor diola maila haundi batean Cortázar-ek arnasa.

Baina pragarrak maila kolektibo bat lortzen zuen bere pertsonaiei sinbolikotasuna eskainiz.

Cortázar-ek ez; argentinarrak maila indibiduala eskaini nahi die bere pertsonaiei, honela Kafka-renak baino patetikoagoak, identifikagarriagoak gertatzen zaizkigularik, gertuagokoak honen pertsonaiak.

Autopista del sur ipuin zorrotz, zauritsuan pertsonak / autoak identifikazioaren bidez lortzen duen patetikotasuna dugu adierazpiderik garbienetakoa.

Baina ez da kasu bakarra Cortázar-en ipuinetan egoera hauek etengabe bait daude presente.

Hiru laudorio-gaietarik azkena, ipuingintzari eman nahi izan dion autonomia da eta, honetan, ez dugu ezagutzen Guy de Maupassant-en garaitatik ipuinari gorputz autonomoa, jenero propioaren enborra nagusiago eskaini dionik.

Eta jenero bereziak erritmoan, hizkeran, kontakizunen halako arnasa etereoan biltzen ditu berezitasunak.

Nobelak ez bezalako erritmo etengabe, juxtua (100 metrotako korrikaldiaren eta maratoiaren artean dagoen tartea bezalatsu), hizkera zehatza, makulurik eta abaloriorik gabea, kontakizunetako limite-egoera indefinitu bezain beldurgarriek sortarazten diguten zirrara....

Luza genezake errosarioa misterio gehiagotan: hala nola, bat Cortázar-ek itzulpenari eskaini zion ardura, eta euskaldunontzat ere baliagarria litzatekeena: (itzultzaile-mota zenbaitez ari zaigu) ; beste bat, humorearen papera Cortázar-en obran; beste bat... eta honela aipatuko genituzke intelektualismoa, anbiguitatea, errealitatearen eta irrealitatearen arteko muga difuminatu, lainotsua.

Baina gure gaurko errosarioak inor lotara gonbida ez dezan, hona puntu finala.